Itxi

Surf-a

Online txapelketan

Txaber Trojaolak Mundaka Challengerako gonbidapena lortu du

Erredakzioa

Aritz Aranburuk irabazi du Mundakako 'online' txapelketa eta Iker Fuentes izan da bigarren. Hirugarren bukatu du Trojaolak.

  • Txaber Trojaola Newquayko txapelketan surfeatzen. Argazkia: ASP

Aritz Aranburuk irabazi du Mundakako 'online' txapelketa eta ondorioz lehen saria eraman du. Bigarren postua Iker Fuentesentzat izan da eta hirugarren tokia bete du Txaber Trojaolak.

Fuentes eta Aranburu sailkatuta zeuden jada Billabong Mundaka Challengerako eta horrenbestez hirugarren sailkatuarengainaino joan zen ‘wildcar’a edo gonbidapena. Beraz, Txaber Trojaola Mundaka Challenge txapelketan egongo da.