Surf-a
World Tour
Florence hasiberriak garaipena lortu du Billabong Pro Rion
Erredakzioa
John John Florencek (AEB) aurreneko denboraldia du WCT ASPn, baina Joel Parkinson (AUS) gainditu du Barra da Tijucan, metro bat inguruko olatuetan.
-
John John Florence (AEB). Argazkia: Association of Surfing Professionals
John John Florencek (AEB) aurreneko denboraldia du WCT ASPn, baina gaindiezina izan da Billabong Pro Rioko azken egunean. Parkinson mendean hartu baino lehen Julian Wilson (AUS) eta Josh Kerr (AUS) garaitu ditu estatubatuarrak.
"Hau munduko sentsaziorik onena da", adierazi du Florencek. "Orain ezin dut hau sinestu. Shockean nago. Jokatzeko plana nuen eta beste surflarietan ez dut pentsatu. Oso pozik nago orain", erantsi du. ASPko sailkapen nagusian Parkison dago lidertzan:
1. Joel Parkinson (AUS) 19.700 puntu
2. Mick Fanning (AUS) 18.250
3. Josh Kerr (AUS) 18.200
4. Adriano de Souza (BRA) 17.200
5. Taj Burrow (AUS) 15.750
6. John John Florence (AEB) 15.750
7. Jordy Smith (ZAF) 15.700
8. Kelly Slater (AEB) 13.700
9. Jeremy Flores (FRA) 12.250
10. Owen Wright (AUS) 12.150