Surf-a
Txapelduna
Joel Parkinsonek Munduko Surf Txapelketa irabazi du
Erredakzioa
Titulua Hawain erabaki da, Billabong Pipe Masters proban. Pakinsonek Kelly Slaterri tronua kendu dio.
Titulua Hawain erabaki da, Billabong Pipe Masters proban. Hiru ziren munduko txapelketa irabazteko hautagaiak: Joel Parkinson liderra, Kelly Slater eta Mike Fanning. Azkenean, Australiako surflariak Slaterri tronua kendu dio. Aurreneko txapelketa lortzeko 12 urte behar izan ditu Parkinsonek.
Taj Burrow australiarrak irabazi zuen O’Neill Coldwater Classic proba, Munduko ASP Tourraren azkenaurrekoa, hain zuzen ere. Finalean Matt Wilkinson gainditu zuen 13.10-12.70eko puntuazioarekin. Bigarren garaipena zen Burrowentzat denboraldi honetan, Australiako Gold Coasten ere nagusitu zen eta.