Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

4. etapa

Wouter Poelsek irabazi du Arraten

Mikel Dominguez

Omega Pharma-Quick Step taldeko holandarrak Arraten gora erasoa jo, eta faboritoak baino segundo batzuk lehenago heldu zen helmugara. Aldaketa handirik ez sailkapenean.

1:11

Wouter Poelsek (Omega Pharma-Quick Step) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren etapa nagusia, Arratekoa. Usartzako igoeran erasoa jo zuen holandarrak, eta aldea mantendu zuen jaitsieran. Faboritoak baino segundo batzuk heldu da.

Sailkapen orokorrean ez da aldaketa handirik egon, Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) saiatu den arren. Madrildarrak atzean utzi nahi izan du aurkari zuzena, Alejandro Valverde (Movistar), igoeran lau aldiz erasoa jota, baina murtziarra arazorik gabe irten da bere gurpilera. Helmugan, 2 segundo ere atera dizkio Valverdek Contadorri.

Txirrindulariak batera heldu ziren Usartzara, eguneko ihesaldia behin neutralizatuta. Ion Izagirre (Movistar), Romain Sicard (Europcar),Kristijan Durasek (Lampre-Merida), Tom Dumoulin (Giant-Shimano) eta Ben Gastauer (Ag2r) ibili dira ihesean azken kilometroetan.

Eibarren, Omar Fraile (Caja Rural) eta bi Orica saiatu ziren, eta Samuel Sanchez (BMC) igoeran, baina protagonismoa sailkapeneko bi lehenengoentzat izango zen. Roman Kreuzigerrek (Tinkoff-Saxo) liderrari lagundu zion, erritmo gogorra ezarriz, baina Valverdek Contadorren eraso bakoitzari erantzun ona eman zion.

Damiano Cunegok (Lampre-Merida) ere aldapan gora erasoa jo zuen, eta podiumean sartu da. Michal Kwiatkowski, aldiz, 7 segundo galdu zituen Contadorrekiko.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 POELS, Wouter OPQ 03h 39' 29¿
2 VALVERDE, Alejandro MOV 00' 01¿-ra
3 SANCHEZ, Samuel BMC 00' 01¿-ra
4 SLAGTER, Tom Jelte GRS 00' 03¿-ra
5 MOLLEMA, Bauke BEL 00' 03¿-ra
6 TROFIMOV, Yury KAT 00' 03¿-ra
7 EVANS, Cadel BMC 00' 03¿-ra
8 LANDA, Mikel AST 00' 03¿-ra
9 CUNEGO, Damiano LAM 00' 03¿-ra
10 CONTADOR, Alberto TCS 00' 03¿-ra

SAILKAPEN OROKORRA

1 CONTADOR, Alberto TCS 16h 33' 35¿-ra
2 VALVERDE, Alejandro MOV 00' 12¿-ra
3 CUNEGO, Damiano LAM 00' 36¿-ra
4 EVANS, Cadel BMC 16h 34' 11¿ 00' 36¿-ra
5 PERAUD, Jean-Christophe ALM 00' 36¿-ra
6 TROFIMOV, Yury KAT 00' 36¿-ra
7 KWIATKOWSKI, Michal OPQ 00' 41¿-ra
8 LANDA, Mikel AST 00' 54¿-ra
9 POELS, Wouter OPQ 00' 55¿-ra
10 SANCHEZ, Samuel BMC 00' 56¿-ra