Euskal Herriko Itzulia
Kronika
Egun bat Itzulian
Isusko AB
Antiguako gainan berriro bizi zen txirrindularien eta zaleen arteko giro berezia.
-
La Antiguarako igoeran ikuskizunaz disfrutatu zuten zaleek. Efe.
Euskal zaleak ezberdinak direla diote. Txirrindulariek eurek esaten dute oso gustura etortzen direla Euskal Herrian jokatzen diren lasterketara.
Antiguako gainan une berezia bizi zen. Jendez gainezka eta aldapa izugarriaren ondorioz kaosa sortu zen; zaleak txirrindulariak lagundu behar izan zituzten azken metroak egin ahal izateko.
Zale askok furgoneta zein karabanekin gaua egiten dute hurrengo eguteko lasterketa itxaroten, beste asko, koadriletan, goizeko lehen orduetan heldu, barbakoa egin eta etapa itxaroten dute.
Gero errepidean euskal zein atzerritar zaleak animatzen dituzte, berdin du elastikoaren kolorea, denei berdin animatzen zaie eta hori da ezberdin egiten gaituena eta txirrindulariek gustoko dutena.