Euskal Herriko Itzulia
50. edizioa
Valverde eta Schleck, Euskal Herriko Itzuliaren izar nagusiak
Erredakzioa
2010eko lasterketa aurkeztu dute antolatzaileek Donostian. Apirilaren 5etik 10era lehiatuko dira txirrindulariak, baina Alberto Contador azken bi urteetako irabazlea ez da irteeran izango.
Jaime Ugarte antolatzaileak 2010eko lasterketa aurkeztu du gaur Donostian. Txirrindulariak apirilaren 5etik 10era lehiatuko dira. Ekitaldian Jose Antonio Gonzalez Linares txirrindulari ohiari omenaldia egin diote, izan ere, lasterketa lau aldiz irabazi duen bakarra da (1972, 1975, 1977 eta 1978).
Txirrindulariak
Euskal Herriko Itzuliko antolatzaileek txirrindularien behin behineko zerrenda aurkeztu dute. Bertan izar nagusia Alejandro Valverde (Caisse D''Epargne) da, baina Andy Schleck (Team Saxo Bank) Luxemburgoko txirrindulari indartsuari aurre egin behar izango dio. Era berean, Andy bere anaia Francken laguntza izango du lasterketan.
Andreas Kloden (Team Radioshack) alemaniarrak, Damiano Cunego (Lampre-Farnese Vini) italiarrak eta Robert Gesink (Rabobank) holandarrak izena eman dute. Oscar Freire (Rabobank) kantabriarra Milan-San Remo klasika ospetsuaren azken irabazlea ere irteeran izango da.
Guztien aurrean Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez izango da, etxekoek irabazteko aukera nagusia.
Espainiako txirrindularien artean, Contadorrez gain, Luis Leon Sanchez (Caisse D''Epargne) gorputzaldi onean dagoen tropelako beste txirrindularia ez da Zierbenako (Bizkaia) irteeran izango.
Horrez gain, Bradley Wiggins (Sky Professional Cycling Team), Vladimir Efimkin (AG2R-La Mondiale), Michael Rogers (Team HYC-Columbia), Joaquin Rodriguez (Team Katusha) eta Sandy Casar (Française de Jeux), besteak beste, Euskal Herrriko Itzuliko tropelan izango dira.
Ibilbidea
20 taldeak apirilaren 5ean abiatuko dira Zierbenatik. Lasterketak sei eguneko iraupena izango du eta ibilbidean 29 mendate izango ditu.
Euskal Herriko Itzuliak azken etapan ezagutu dezake irabazlea, izan ere, 22 kilometroko erlojupekoa izango da Orion (Gipuzkoa).