Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

1. etapa

Euskal Herriko Itzulia: Epaileek Valverderi eman diote etapa

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Freirek irabazi du esprinta baina epaileek garaipena kendu diote, Valverderi emanez garaipena. Samuel Sanchezek Itzulia irabazteko aukerak galdu ditu 1:39''-ra helmugaratu baita.

Alejandro Valverdek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa eta bera da lehen liderra. Etapa, berez, Oscar Freirek irabazi du. Hogei bat txirrindulariko taldea iritsi da helmugara bertan faborito gehienak zeudelarik, baina Esprintean Freirek bidea itxi dio Valverderi eta honek helegitea jarri du. Epaileek irudiak ikusi ondoren etapa garaipena Alejandro Valverderi ematea erabaki dute Freire tbigarren postura bidaliz.

Bigarren postua Christophe Le Mevlerentzat (Francaise des Jeux) izan da eta hirugarren bukatu du Ryder Hesjedalek (Garmin-Transitions).

Helmugara iritsi den 20 txirrindulariko multzoan faborito gehienak zeuden, baina horietako bat moztuta geratu da. Zoritxarrez, Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) azken garaipena lorzteko aukerarik gabe geratu da lehen taldetxotik 1''39"ra iritsi baita helmugara. Agur esan dio Samuel Sanchezek Euskal Erico Itzulian azken garaipena lortzeari.

Euskal txirrindularien artean Haimar&' || 'nbsp;Zubeldia (RadioShack) eta Beñat&' || 'nbsp;Intxausti (Euskaltel-Euskadi) aipatu behar dira. Zubeldiak zortzigarren bukatu du eta Intxaustik hamargarren.

Bihar Zierbena-Zierbena etapa burutuko da, 217 kilometrokoa.&' || 'nbsp;Artengo etapa luzeena izango da.

Lehen etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:

.1. Alejandro Valverde (ESP/Caisse d''Epargne) 3.57:57
.2. Óscar Freire (ESP/Rabobank) d.b.
.3. Christophe Le Mevel (FRA/Française des Jeux) d.b.
.4. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin-Transitions) d.b.
.5. Alexander Kolobnev (RUS/Katusha) d.b.
.6. Jurgen Van den Broeck (BEL/Omega Pharma-Lotto) d.b.
.7. Rigoberto Urán (COL/Caisse d''Epargne) d.b.
.8. Haimar Zubeldia (EUS/RadioShack) d.b.
.9. Daniel Martin (IRL/Garmin-Transitions) d.b.
10. Beñat Intxausti (EUS/Euskaltel-Euskadi) d.b.
...
14. Joaquín Rodríguez (ESP/Katusha) d.b.
18. Damiano Cunego (ITA/Lampre) d.b.
23. Andy Schleck (LUX/Saxo Bank) d.b.
38. Samuel Sánchez (ESP/Euskaltel-Euskadi) + 1:39
69. Andreas Kloden (ALE/Astana) + 2:40

Horrela bizi izan dugu etapa eitb.com-en.