Euskal Herriko Itzulia
Mendiko liderra da
Euskal Herriko Itzulia: Amets Txurrukak lepauztaia apurtuta du
Erredakzioa
Aiako maldan behera erori ondoren eginiko probek haustura baieztatu dute. Mendiko lideraren elastikoa eskuratu du.
Euskaltel-Euskadiko Amets Txurruka txirrindulariak lepauzataia apurtuta duela baieztatu dute froga medikuek eta Etxebarriako txirrindularia zalantza da azken etapa korritzeko.
Mendiko liderra da eta jada sari hori inork ez dio kenduko parte hartzen ez badu ere.
Bosgarren etapan lasterketa burlan zela Txurruka erori egin zen Aiako maldan behera, helmugatik 15 kilometrora eta golpe handia hartu zuen.