Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Apirilaren 2tik 7ra

Ibardinen eta Arraten bukatuko dira Euskal Herriko Itzuliko bi etapa

Erredakzioa

Gueñesetik abiatuko da proba eta Oñatin izango du azken etapa, erlojupeko jardunaldiarekin.

00:32
Euskal Herriko Itzulia: Ibardin, 18 urte geroago

Euskal Herriko Itzuliaren 52. edizioa Gueñesen hasiko da 2012ko apirilaren 2an eta maldan gora bi etapa bukatuko dira, Ibardinen (Nafarroa) eta Arraten (Gipuzkoa).

Bigarren etapa Gueñesetik abiatu eta Gasteizen izango du helmuga. Asteazkenean, apirilaren 4an, Ibardin igo beharko du tropelak, aspaldiko partez. 1994an igo zuten azken aldiz. Davide Cassanik irabazi zuen hartan. Euskal txirrindularitzak oso une gozoak bizi izan ditu Ibardinen.

Hurrengo egunean, ostegunean, jardunaldia Bera-Eibar izango da eta helmuga Arrateko gainan egongo da. Euskal Herriko Itzuliaren azken etapak, 7an, Oñati zeharkatuko du, erlojupekoa izango da.