Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

APIRILAREN 5ETIK 10ERA

Itzuliak etxean geratzeko eskatu die zaleei

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gogoratu gure errepideetan jokatzen den lasterketa ospetsuenaren etapa guztiak zuzenean jarraitu ahalko dituzula eitb.eus-en, ETB1en eta irratietan.

  • Itzuliaren kartela

    Itzuliaren kartela. Argazkia: Itzulia

2021eko apirilaren 5etik 10era jokatuko den Itzuliak lasterketaz etxetik gozatzeko eskatu die zaleei, telebistaren bitartez. Horixe bera gertatu zen pasa den igandean amaitu zen Catalunyako Voltarekin.

"Aurten mundu osoari erakutsi behar diogu gure konpromisoa 2021eko Itzulia etxetik ikusten. Bai txirrindulariek, bai denok eskertuko dizuete zuen laguntza", adierazi du Itzuliak.

Eskaerak, halaber, 2022an arekak jendez gainezka ikusteko nahia ere jakinarazten du, beste urteetan Arrateko igoeran edo Bilboko kaleetan ikusi den bezala.

Gogoratu gure errepideetan jokatzen den lasterketa ospetsuenaren etapa guztiak zuzenean jarraitu ahalko dituzula eitb.eus-en, ETB1en eta irratietan.