Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Aurkezpena

Pogacar eta Roglic esloveniarren arteko lehia Itzulian

EITB MEDIA

Lehen mailako ziklistak izango dira protagonistak aurtengo edizioan; Mikel Landa eta Ion Izagirre, tartean.

1:07
Roglic eta Pogacar

Apirilaren 5ean hasiko da Euskal Herriko Itzuliaren hurrengo edizioa Bilbon, erlojuaren kontrako etapa batekin.

Aurten lehen mailako txirrindulariek hartuko dute parte bertan: 2020an Frantziako Tourrean lehen eta bigarren postuetan bukatu zuten Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) eta Primoz Roglic (Jumbo Visma), besteak beste. Aurten lehendabizi lehiatuko dira bata bestearen kontra.

Euskal txirrindulariei dagokienez, Mikel Landa eta Ion Izagirre nabarmendu behar dira. Arabarra laugarrena izan zen iazko Tourrean eta gipuzkoarrak Itzulia irabazi zuen 2019an.

Emanuel Buchmann eta Maximilian Schachmann Bora-Hansgrohe taldeko txirrindulariak aurkari gogorrak izango dira podiumean sartzeko lehian.

Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma taldeak ere izango dira irteeran, eta ikuskizuna emango dute lehen egunetik Euskal Herriko errepideetan.