Publizitatea
Itxi

2021/04/07

17:35

Euskal Herriko Itzulia 2021

3. etapa

Pogacarrek lortu du garaipena Ermualden, azken metroetan Roglic mendean hartuta

A. B. | EITB Media

Tadej Pogacarrek irabazi du Itzuliko hirugarren etapa. Faboritoen arteko lehia ikusi ahal izan da Ermualde mendateko igoeran. Esloveniarra nagusitu da, herkide duen Roglic liderra azpiratuta.

Pogacar eta Roglic
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Tadej Pogacarrek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa, Amurrio eta Ermualde mendatea artekoa (167,7 kilometro), esloveiarren arteko lehian Primoz Roglic liderra mendean hartuta.

Ermualdeko igoeran, bi esloveniarrek behera bota dituzte aurkarien erasoak, eta eurek jo dute ondoren. Itzuia irabazteko faboritoak direnen arteko lehia ikusi ahal izan da azken igoeran.

Pogacarren eta Roglicen arteko lehia ikusgarria izan da. Hauengandik bost segundora helmugaratu dira dira; Alejandro Valverde (Movistar) hirugarren postuan, Adam Yates (INEOS Grenadiers) laugarrenean eta Mikel Landa (Bahrain-Victorious) bosgarrenean.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Roglic eta Pogacar da bigarren, 20 segundora. Brandon McNulty (UAE-Team Emirates) da hirugarren liderrarengandik 30 segundora, eta Mikel Landa zazpigarren postuan da, minutu batera. Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) zortzigarren da, Roglicengandik minutu eta zortzi segundora.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;