Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia

EITBk jakin duenez

Euskal Herriko Itzulia korritu egingo da

Erredakzioa

Sabadell Guipuzcoanoren babesak bermatu du E.H. Itzulia eta Donostiako Klasikoa jokatzea. Aurrekontua betetzeko falta zen dirua (150.000 euro) jarriko du banku honek.

01:01
Argi berdea Euskal Herriko Itzuliari eta Donostiako Klasikari

Azken egunotan Euskal Herriko Itzulia burutzea kolokan egon da diru faltagatik, baina azkenean eta EITBk jakin ahal izan duenez, lasterketa iragarrita zegoen datetan burutuko da; apirilaren 2an hasi eta apirilaren 7an bukatuko da.

Euskal Herriko Itzulia nazioarteko txirrindulartziko egutegiko lasterketa garrantzitsuenetako bat da eta aurten, probak bertan beherageratzeko arriskua izan du aurrekontu faltagatik.Eusko Jaurlaritzak ematen zuen dirulaguntzarekin posible zen proba arazo barik burutzea, baina 2012rako Jaurlaritzak%40an murriztu zuen ematen zuen diru laguntza.

Euskal Herriko Itzuliaren etapak

Lasterketako lehen etapa Gueñesen burutuko da. Bigarren etapa Gueñesetik abiatu eta Gasteizen izango du helmuga. Asteazkenean, apirilaren 4an, Ibardin igo beharko du tropelak, aspaldiko partez. ostegunean, jardunaldia Bera-Eibar izango da eta helmuga Arrateko gainan egongo da. Euskal Herriko Itzuliaren azken etapak, 7an, Oñati zeharkatuko du, eta erlojupekoa izango da.