Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

2012

Sanchez, Valverde eta Kloden, Itzulia irabazteko faboritoak

Erredakzioa

Sabadell-Guipuzcoano banketxearekin azken unean akordioa lortu eta gero, finantziazio arazoak gainditu ditu lasterketak eta ofizialki aurkeztu dute.

  • Euskal Herriko Itzuliaren 52. edizioaren aurkezpena. Argazkia: EITB

    Euskal Herriko Itzuliaren 52. edizioaren aurkezpena. Argazkia: EITB

Andreas Kloden txirrindulari alemaniarra, iazko irabazlea, Alejandro Valverde eta Samuel Sanchez Euskal Herriko Itzuliaren 52. edizioa irabazteko faborito nagusiak dira.

Sabadell-Guipuzcoano banketxearekin azken unean akordioa lortu eta gero, finantziazio arazoak gainditu ditu lasterketak eta ofizialki aurkeztu dute gaur, Donostian.

Txirrindularien behin behineko zerrenda aurkeztu dute antolatzaileek. Lehen mailako txirrindulariek eta 20 taldek parte hartuko dutela jakinarazi dute.

Aipatutako Sanchez (Euskaltel-Euskadi), Valverde (Movistar) eta Klodenez (Radioschak) gain, Juanjo Cobo (Movistar) Vueltako irabazlea, Chris Horner (Radioshack), Vincenzo Nivali (Liquigas), Damiano Cunego (Lampre), edo Robert Gesink (Rabobank) Gueñeseko (Bizkaia) irteeran izango dira.

Joaquin Rodriguez (Katusha), Frank Schleck (Radioshack), Jurgen Van der Broeck (Lotto), Bradley Wiggins (Sky) eta Michele Scarponi (Lampre) ere irteeran izango dira.

Itzulia Gueñesen hasiko da apirilaren 2an, eta 7an amaituko da Oñatin (Gipuzkoa).