Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2022

3. etapa

Samuel Sanchezek etapa garaipena eta lidergoa eskuratu ditu Arraten

Erredakzioa

Euskalteleko txirrindulari asturiarra ihes eginda iritsi da eta azken metroetan gainditu ditu Joaquim Rodriguez eta Cris Horner. Hirugarren garaipena jarraian du Samuelek Arrate gainean.

02:10
Samuel Sanchez

Euskaltel-Euskadi taldeko Samuel Sanchez txirrindulari asturiarrak irabazi du Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa, Gasteiz eta Eibar artekoa (164 kilometro). Arraten bukatu da etapa eta Samuelek hirugarren urtez jarraian irabazi du Arraten 2010ean eta 2011n ere garaile izan baitzen.

Etapa garaipenaz gain sailkapen nagusiko lidergoa ere lortu du Samuel Sanchezek. Arrateko igoeran Samuel Sanchez izan da lasterketa buruan Joaquim Rodriguezekin eta Chris Hornerrekin. Azken kilometroan jo du erasoa Samuel Sanchezek eta azken bihurgunera lehen postuan iritsita etapa garaipenak ez dio ihes egin. 'Purito' Rodriguez izan da bigarren eta Chris Horner, hirugarren. Bi txirrindulari hauek Samuel Sanchezen denbora berean sartu dira.

Hamabi segundora txirrindulari talde bat sartu da eta bertan ziren besteak beste Tony Martin eta Damiano Cunego. Sailkapen nagusian Samuel Sanchez da liderra eta denbora berean daude bigarren sailkatua den Chris Horner eta hirugarren postuan dagoen Joaquim Rodriguez. Ondoren, liderrarengandik hamabi segundora hainbat txirrindulari daude; Hesjedal, Tony Martin eta Damiano Cunego besteak beste.

Hirugarren etapako sailkapena, Gasteiz-Arrate (164 km):

.1. Samuel Sanchez (ESP/Euskaltel-Euskadi) 3:58:15
.2. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) d.b.
.3. Chris Horner (USA/Radioshack-Nissan) d.b.
.4. Bauke Mollema (HOL/Rabobank) + 12"
.5. Damiano Cunego (ITAL/Lampre/ISD) d.b.
.6. Tony Martin (ALE/Omega Pharma-Quickstep) d.b.
.7. Michele Scarponi (ITA/Lampre/ISD) d.b.
.8. Sergio Luis Henao (COL/SKY) d.b.
.9. Robert Kiserlovski (CRO/Astana) d.b.
10. Lars Petter Nordhaug (NOR/SKY) d.b.
11. Dani Moreno ESP/Katusha) d.b.
19. Jurgen van den Broeck (BEL/Lotto Belisol) d.b.
25. Frank Schleck (LUX/Radioshack-Nissan) + 50"
26. Igor Antón (EUS/Euskaltel-Euskadi) d.b.
116 José Joaquín Rojas (ESP/Movistar Team) + 16:17

Sailkapen nagusia:

.1. Samuel Sanchez (ESP/Euskaltel-Euskadi) 12:06:06
.2. Chris Horner (USA/Radioshack-Nissan) d.b.
.3. Joaquim Rodriguez (ESP/Katusha) d.b.
.4. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin-Barracuda) + 12"
.5. Wouter Poels (HOL/Vacansoleil) d.b.
.6. Damiano Cunego (ITAL/Lampre/ISD) d.b.
.7. Vasili Kiryienka (BIE/Movistar) d.b.
.8. Jurgen van den Broeck (BEL/Lotto Belisol) d.b.
.9. Robert Kiserlovski (CRO/Astana) d.b.
10. Tony Martin (ALE/Omega Pharma-Quickstep) d.b.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena