Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Zazpikotea, zehaztuta

Azparren, Berasategi, De la Parte, Fouche, Juaristi, Martin eta Mintegi, Euskaltelen zazpikotea Itzulirako

EITB Media

Euskaltel-Euskadik jakinarazi du 2024ko Itzulian taldea zein zazpi txirrindularik osatuko duten. Enekoitz Azparren, Xabier Berasategi, Victor de la Parte, James Fouche, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Iker Mintegi ziklistak ariko dira lehian.

  • Euskaltel-Euskadi

    Euskaltel-Euskadi taldearen zazpikoa 2024ko Itzulirako. Argazkia: @euskaltelteam

Euskaltel-Euskadi prest da 2024ko Itzulian parte hartzeko. Lasterketa apirilaren 1ean hasi eta hilaren 6an bukatuko da. Talde laranjarentzat berezia da Itzulia, etxean ariko baita.

Ostiral honetan, martxoaren 29an, jakinarazi du Itzulirako zazpikotea. Enekoitz Azparren, Xabier Berasategi, Victor de la Parte, James Fouche, Txomin Juaristi, Gotzon Martin eta Iker Mintegi izango dira Euskaltel-Euskadi taldearen ziklistak 2024ko Itzulian.

Etapa garaipenak lortzeko lehian ibiltzea du helburu Euskaltelek, eta bat irabaztea itzela izango litzateke talde laranjarentzat.