Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Itzulia, 1. etapa

Primoz Roglic da Itzuliko lehenengo liderra, Iruneko erlojupekoan erakustaldia emanda

Agentziak | EITB MEDIA

Esloveniarrak, azken metroetan okerreko bidea hartu duen arren, denborarik onena egin du eta aldea atera die Evenepoel eta Vingegaard sailkapen nagusiari begira dituen aurkari nagusiei.

1:15
Primoz Roglic

Primoz Roglic esloveniarrak hasiera bikaina eman dio 2024ko Itzuliari, Irunen jokatutako 10 kilometroko erlojupeko saioan aurkariei, Remco Evenepoel eta Jonas Vingegarrd tartean, alde nabarmena aterata. Bera da aurtengo edizioko lehenengo liderra, Evenepoeli 11 segundo atera dizkio, eta Vingegaardi, aldiz, 15.

Roglic (Bora-hansgrohe), Evenepoel (Soudal Quick Step) eta Vingegaard (Visma-Lease a bike), gainontzeko faboritoekin batera, goiz ekin diote erlojupekoari, arratsalderako iragarrita zegoen euria ekiditeko.

Ondorioz, etapak lehenengo ordua bete duenerako ia guztia erabakita egon da. Ibilbidean igoera bakarra izan dute, 4. kilometroan, 3. mailako Olaberriara (1,7 kilometroko aldapa, % 5,2ko desnibelarekin), eta % 10eko azken aldapa laburrarekin.

Esloveniarrak 12 minutu eta 34 segundoko denbora egin du, guiztien artean azkarrena, azken metroetan okerreko bidea hartu eta zenbait segundo galdu dituen arren.

Roglicen antzera, Evenepoelek ere zorigaiztoko momentua izan du, irten eta gutxira erorikoa izan baitu, bihurgune batean. Ondorioz, Vingegaard izan da sentsazio kaskarrenak utzi dituena, erlojupeko garbia eginda Roglicekin eta Evenepoelekin denbora galdu duelako.

Jon Izagirre hamargarren izan da, Roglicek 21 segundo gehiago eginda, eta Pello Bilbao hamaseigarren, 25 segundo gehiago eginda.

ETAPA ETA NAGUSIA

1 - ROGLIC Primož (BORA) 0:12:34

2 - VINE Jay (UAE) +0:07

3 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) +0:10

4 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:11

5 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +0:15

6 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) +0:16

7 - AYUSO Juan (UAE) (Emirates) d. b.

8 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) d. b.

9 - HAYTER Ethan (INEOS) +0:19

10 - IZAGIRRE Ion (Cofidis) +0:21

16 - BILBAO Pello (Bahrain-Victorius) +0:25