Italiako Giroa
Lider berria
Intxausti: 'Sari bat da'
Erredakzioa
"Egia esanda, harrituta nago", esan du Movistarreko txirrindulariak Giroko lidergoa eskuratu eta gero.
-
Beñat Intxausti. Argazkia: EFE
Beñat Intxausti (Movistar) txirrindulariak jantzi du Giroaren elastiko arrosa, probako zazpigarren etapan. Intxaustik 5 segundora du Vicenzo Nibali (Astana) eta zortzira Ryder Hesjedal (Garmin) iazko irabazlea.
"Egia esanda, harrituta nago. Egindako lanari sari bat da, niretzako eta taldearentzako. Helburua taldeko erlojupekoa irabaztea zen, eta bigarren sailkatu ginen. Eta orain elastiko arrosa lortu dugu", adierazi du.