Italiako Giroa
18. etapa
Nibali nagusitu da kronoigoeran, Samuel Sanchezen aurretik
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak liderrak baino 58 segundo gehiago behar izan ditu, eta Caruso, hirugarren, 1:20ra sailkatu da.
Vincenzo Nibali italiarrak irabazi du Giroko kronoigoera, 18. etapan. Mori eta Polsa artean 20,6 kilometro egin behar izan dituzte txirrindulariek, eta lortutako garaipenarekin lidergoa sendotu du Nibalik. Cadel Evansek jardunaldi kaskarra izan du, eta Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchez bigarren sailkatu da.
Asturiarrak liderrak baino 58 segundo gehiago behar izan ditu, eta Damiano Caruso hirugarren izan da 1:20ra. Polsako igoeran, gutxigatik ez du Nibalik Evans harrapatu. Italiarra australiarra baino hiru minutu beranduago irten da, baina BMC taldekoa ia bi minutu eta erdira sailkatu da.
Gauzak horrela, aurrerapausoa handia eman du Nibalik Giroa irabazteko bidean. Evansek sailkapen nagusiko bigarren postuari eutsi dio, baina Rigoberto Uran gertuago du orain, hamar segundora hain zuzen ere. Beñat Intxaustik (Movistar) bederatzigarren jarraitzen du.
18. etaparen sailkapena:.1. Vincenzo Nibali (ITA) Astana 0h:44:29.2. Samuel Sanchez (ESP) Euskaltel 58''-ra.3. Damiano Caruso (ITA) Cannondale 1:20-ra.4. Michele Scarponi (ITA) Lampre 1:21-ra.5. Rafal Majka (POL) Saxo-Tinkoff 1:25-ra.6. Rigoberto Uran (COL) Sky 1:26-ra.7. Carlos Alberto Betancur (COL) Ag2R 1:32-ra.8. Stef Clement (HOL) Blanco 1:36-ra.9. Dario Cataldo (ITA) Sky 1:41-ra10. Danilo Di Luca (ITA) Vini Fantini 1:52-raSailkapen nagusia:
1. Vincenzo Nibali (ITA) Astana 73h:55:58.2. Cadel Evans (AUS) BMC 4:02-ra.3. Rigoberto Uran (Col) Sky 04:12-ra.4. Michele Scarponi (ITA) Lampre 5:14-ra.5. Przemyslaw Niemiec (POL) Lampre 6:09-ra.6. Rafal Majka (POL) Saxo-Tinkoff 6:45-ra.7. Carlos Alberto Betancur (COL) Ag2R 6:47-ra.8. Mauro Santambrogio (ITA) Vini Fantini 7:30-ra.9. Benat Intxausti (EUS) Movistar 8:36-ra.10. Samuel Sánchez (ESP) Euskaltel 9:34-ra