Italiako Giroa
Aurkezpena, astelehenean
2014ko Giroak 3 helmuga aldapan gora eta 3 erlojupeko izango ditu
Erredakzioa
Beste nobedade bat ere badago, atseden egunak hiru izango baitira. 97. edizioa, gainera, berezia ziango da, Marco Pantaniri omenaldia egingo diolako bere heriotzaren 10. urtemugan.
-
Vincenzo Nibali, ezkerrean, 2013ko Giroko irabazlea. Efe.
2014ko Italiako Giroak hiru nobedade nagusi izango ditu: hiru etapa aldapan gora amaituko dira, erlojupekoak hiru izango dira eta atseden egunak ere hiru izango dira, bi izan beharrean. Ibilbidearen eta etapen aurkezpen ofiziala astelehenean egingo dute.
Lasterketa Irlandan hasiko da, Belfast hirian, maiatzaren 9an, eta bukatu, Triesten bukatuko da, ekainaren 1ean.
Lehen hiru etapak Irlandan korrituko dira, hasierako taldekako erlojupekoa eta hurrengo bi etapak, biak lauak. Ondoren lehen atseden eguna egingo dute Italiara joateko eta lasterketari maiatzaren 13an ekingo diote berriro, Giovinazzon.
2014ko edizioan Marco Pantani zena omenduko dute, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Oropa, Val Martello eta Zocolan mendateen gainetan amaituko diren hiru etapak txirrindulari italiarrari eskainiko dizkiote.
2014ko Giroaren ibilbidea honako hau izango da ziurrenik:
Maiatzak 9 1. etapa Belfast, taldekako erlojupekoa.
Maiatzak 10 2. etapa Belfast-Belfast
Maiatzak 11 3. etapa Armagh-Dublin
Maiatzak 12 -atsedena/bidaia-
Maiatzak 13 4. etapa Giovinazzo-Bari
Maiatzak 14 5. etapa Taranto-Viggiano
Maiatzak 15 6. etapa Sassano-Montecassino
Maiatzak 16 7. etapa Frosinone-Foligno
Maiatzak 17 8. etapa Foligno-Montecopiolo
Maiatzak 18 9. etapa Lugo di Romagna-Pian del Falco
Maiatzak 19 -atsedena-
Maiatzak 20 19. etapa Modena-Ponte a Erma?
Maiatzak 21 11. etapa. ???-Savona
Maiatzak 22 12. etapa Barbaresco-Barolo (banakako erlojupekoa)
Maiatzak 23 13. etapa Fossano-Rivarolo
Maiatzak 24 14. etapa Aglie-Oropa (amaiera, mendatean)
Maiatzak 25 15. etapa Valdengo-Montecampione
Maiatzak 26 -atsedena-
Maiatzak 27 16. etapa Ponte di Legno-Val Martello (amaiera, mendatean)
Maiatzak 28 17. etapa Sarnonico-Vittorio Veneto
Maiatzak 29 18. etapa Belluno-Malga Panarotta
Maiatzak 30 19. etapa Bassano-Monte Grappa (kronoigoera)
Maiatzak 31 20. etapa Maniago-Zocolan (amaiera, mendatean)
Ekainak 1 21. etapa Gemona-Trieste.