Italiako Giroa
3. etapa
Marcel Kittel, nagusi Dublinen ere
Erredakzioa
Belfasten egin zuen bezala, alemaniarra azkarrena izan da Giroko hirugarren etapan ere.
Marcel Kittel alemaniarrak (Giant-Shimano) irabazi ditu Italiako Giroaren bigarren eta hirugarren etapa, Belfasten bat eta Dublinen bestea.
Irlandan jokatutako hiru etapetatik bat taldekako erlojupekoa izan da, beste biak esprintean erabaki dira. Eta bietan garaile bera izan da, Marcel Kittel.
Helmugan, bigarren Ben Swit (Sky) sartu da, eta Elia Viviani (Cannondale), hirugarren. Sailkapen nagusiari dagokionez, ez dago aldaketarik, eta Matthewsek (Orica) du elastiko arrosa.
Astelehenean, Giroak Irlanda utzi, eta etxera bueltatuko da. Giovinazzon hasi, eta Barin amaituko da laugarren etapa, 121 kilometrokoa.