Italiako Giroa
Agur Irlandari
Giroak Italiarako bidea hartu du
@IsuskoAB
Arrakastatsua izan da oso Giroaren presentzia Irlandan eta orain, atseden eguna eta gero, Barinetik irtengo da asteartean.
-
Giroa, Italian berriro. EFE
2014ko Italiako Giroa ostiralean hasi zen eta Irlandan hiru etapa jokatu egin dira bertako zaleen zoramenerako. Gaur atseden eguna dute Irlandatik Italiara joateko eta asteartean laugarren etapa jokatuko da, Barin hasi eta Taranton amaitu.
Asteazkenean maldan gora amaituko da etapa nahiz eta mendiko jardunaldia ez izan. 200 kilometro egin beharko du tropelak Viggianora heldu baino lehen. faboritoak adi egon beharko dira segundoak ez galtzeko helmugan
Ibilbidea
Astelehena, maiatzak 12. Lehenengo atseden eguna.
Asteartea, maiatzak 13. 4. etapa: Bari - Taranto, 121 km
Asteazkena, maiatzak 14. 5. etapa: Taranto - Viggiano, 200 km
Osteguna, maiatzak 15. 6. etapa: Sassano - Montecassino, 247 km
Ostirala, maiatzak 16. 7. etapa: Frosinone - Foligno, 214 km
Larunbata, maiatzak 17. 8. etapa: Foligno - Montecopiolo, 174 km
Igandea, maiatzak 18. 9. etapa: Lugo - Sestola, 174 km
Astelehena, maiatzak 19. Bigarren atseden eguna.
Asteartea, maiatzak 20. 10. etapa: Modena - Salsomaggiore, 184 km
Asteazkena, maiatzak 21. 11. etapa: Correggio - Savona, 249 km
Osteguna, maiatzak 22. 12. etapa: Barbaresco - Barolo Erlojupekoa, 46,4 km
Ostirala, maiatzak 23. 13. etapa: Fossano - Rivarolo, 158 km
Larunbata, maiatzak 24. 14. etapa: Aglie - Oropa, 162 km
Igandea, maiatzak 25: 15. etapa: Valdengo - Montecampione, 217 km
Astelehena, maiatzak 26. Hirugarren atseden eguna.
Asteartea, maiatzak 27. 16. etapa: Pontedilegno - Val Martello, 139 km
Asteazkena, maiatzak 28. 17. etapa: Sarnonico - Vittorio Veneto, 204 km
Osteguna, maiatzak 29. 18. etapa: Belluno - Malga Panarotta, 171 km
Ostirala, maiatzak 30. 19. etapa: Bassano - Monte Grappa Erlojupekoa, 26,8 km
Larunbata, maiatzak 31. 20. etapa: Maniago - Monte Zoncolan, 167 km
Igandea, ekainak 1. 21. etapa: Gemona - Trieste, 169 km