Italiako Giroa
7. etapa
Nacer Bouhannik bere bigarren garaipena lortu du
Erredakzioa
FDJ taldeko frantziarra azkarrena izan da 7. etapako esprintean. Michael Matthewsek sailkapen orokorreko buruan jarraitzen du.
Nacer Bouhanni (FDJ) Italiako Giroaren 7. etapan nagusitu da, Frosinone eta Foligno artean, 211 kilometroren ostean. Frantziarra talde handiko azkarrena izan da. Michael Matthewsek (Orica-GreenEdge) jarraitzen du sailkapen orokorreko lider.
Eguneko ihesaldia lau txirrindularik osatu zuten: Robinson Chalapud (Colombia), Winner Anacona (Lampre-Merida), Bjorn Thurau (Europcar) y Nicola Boem (Bardiani-CSF). Jose Herrada ihesaldian sartu zen, baina atzean geratu zen, nahita, aurrekoek aukerak izateko (3' 48''-ra zegoen). 2 kilometro falta zirenean harrapatu zituen tropelak.
Frosinoretik ez zen Purito Rodriguez atera, hiru saihets-hezur eta atzamar bat apurtuta. Giampaolo Carusok eta Angel Viciosok ere lasterketa utzi behar izan zuten.
Orica-GreenEdgek ihesaldia harrapatzeko egin zuen lan, baina kostatu zitzaion. Azkenean, talde handia batera heldu zen helmugara. Michael Matthewsek ezin zuen bere taldearen lana ondo bukatu, eta Frantziako "boxealariak" irabazi zion. Australiarra dago sailkapen orokorreko buruan.
7. ETAPAKO SAILKAPENAK