Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

8. etapa

Cadel Evans lider berria da, Ulissik etapa irabazi ostean

Erredakzioa

Lampreko txirrindularia Kiserlovskiri gailendu zaio helmugan. Scarponik eta beste faborito batzuek huts egin dute Montecopiolon amaitutako jardunaldi menditsuan.

Diego Ulissi italiarrak (Lampre Merida) irabazi du aurtengo Italiako Giroan mendate batean amaitu den lehen etapa. Sailkapen nagusiaren buruan aldaketak izan dira, eta orain Cadel Evans australiarra da lider berria.

Txirrindulariak Folignotik atera dira eta lehen mailako Montecopiolo gainera iritsi aurretik Cippo di Carpegna (1) eta Villaggio del Lago (2) mendateak igo behar izan dituzte, ibilbidearen azken zatian.

Ulissik aurtengo edizioko bere bigarren garaipena lortu du (5. etapan ere gailendu zen) eta, guztira, 4 ordu, 47 minutu eta 47 segundo behar izan ditu ibilbideko 174 kilometroak egiteko. Helmugan bigarren Robert Kiserlovski (Trek) sartu da, eta, hirugarren, Wilco Kelderman (Belkin).

Sailkapen nagusian Cadel Evans da orain lider, Rigorto Uran (Omega Pharma) kolonbiarraren eta Rafal Majka (Tinkoff Saxo) poloniarraren aurretik.

Igandean 9. etapa lehiatuko dute, 174 kilometro Lugo eta Sestola artean. Helmuga aldapan gora izango dute (zuzenean, 14:45etatik aurrera).