Italiako Giroa
Neutralizazioari buruz
Stelvioko polemika 'ez dela benetazkoa' uste du Quintanak
Mikel Dominguez
Italiako Giroaren liderrak 17. etaparen ostean hitz egin du: "Lasterketa inoiz ez dela neutralizatu esan du antolakuntzak".
-
Quintana, zaleen babesarekin / EFE.
Nairo Quintanak (Movistar) Stelvioko jaitsieran sortutako polemikaren inguruan hitz egin du. Taldeen Elkarteak egindako proposamenari ezetz esan dio UCIk, eta ez du Quintanak lortutako aldea baliogabetuko. Antolakuntzak neutralizaziorik ez zela egon esan du.
"Egiazkoa ez den istorio bat sortzen ari da. Errepidean irabazi dudan aldea kentzea? Ez litzateke bidezkoa. Antolakuntzak lasterketa inoiz ez dela neutralizatu esan du. Zeri buruz ari gara?", esan dio kolonbiarrak RAIri, Biciciclismok jaso duenez.
"Atzo irabazi nuen denbora gehiena aldapan gora lortu nuen, eta ez litzateke bidezkoa izango maglia rosa eskuratzeko nik eta nire taldekideak borrokatu dugun alde hori kentzea", gehitu du Quintanak.