Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

3. etapa

Kittel da lider berria, bigarren garaipena jarraian lortu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Julen Amezqueta nafarra eguneko ihesaldian sartu da. Omar Frailek mendiko sailkapenaren lidergoa galdu du.

1:40

Marcel Kittel (Etixx) alemaniarra jaun eta jabe izan da Italiako Giroko hirugarren etapako esprintean. 190 kilometro egin dituzte Nijmegen eta Armhen artean. Kittel da lasterketako lider berria.

Bigarren etapan gertatu bezala, Kittel aise gailendu da esprintean, 4 ordu, 23 minutu eta 45 segundoko denbora eginda. Elia Viviani eta Giacomo Nizzolo italiarrak bigarren eta hirugarren izan ira, hurrenez hurren.

Etapa oso lehiatua izan da hasiera-hasieratik. Lehen kilometroetan eguneko ihesaldia sortu da: Julen Amezqueta nafarra, Tjallingii, Berlato eta Van Zyl izan dira lau protagonistak.

Laurek azken zirkuitura iritsi arte eutsi diote ihesaldiari, baina Etixx taldea lanean hasi da eta iheslariak amaierarako lau kilometrora harrapatu ditu. Bi eroriko izan dira etapan, eta horitako batean Jean Christophe Peraud frantziarrak min hartu du. Anbulantzian eraman dute, lepauztaian eta aurpegian zauriak dituela.

Sailkapen nagusian aldaketak izan dira. Marcel Kittel da orain lider berria. Giroak atseden hartuko du astelehenean, hiru egun Herbeheretan eman ostean.


"600">