Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

15. etapa

Foliforov nagusi kronoigoeran; Kruijswijk, sendoago lidergoan

Agentziak | Erredakzioa

Liderrak 40 segundo atera dizkio Esteban Chaves kolonbiarrari eta 2 minutu eta 10 segundo Nibali italiarrari.

  • Liderrak kronoigoera bikaina egin du. Argazkia: Efe.

    Liderrak kronoigoera bikaina egin du. Argazkia: Efe.

Alexander Foliforov (Gazpriom) errusiarrak irabazi du Italiako Giroko 15. Etapa, 10,8 kilometroko kronoigoera Castelrotto eta Alpe di Siusi artean. Steven Kruijswijk liderrak (Lotto Jumbo) bigarren denborarik onena egin du, garailearen denbora berean.

Foliforovek aurreikuspen guztiak hautsi ditu eta 28 minutu eta 39 segundoko denbora egin du. Bigarren Kruijswijk liderra izan da, denbora berean, eta Alejandro Valverde, berriz, hirugarren izan da, 23 segundora.

Liderrak 40 segundo atera dizkio Esteban Chaves kolonbiarrari eta 2 minutu eta 10 segundo Nibali italiarrari.

Sailkapen nagusian, Kruijswijkek bi minutu eta 20 segundo ateratzen dizkio Esteban Chavesi, 2:51 Nibaliri eta 3:29 Valverderi.

Astelehenean hirugarren eta azken atseden-eguna izango dute, azken aste erabakigarriaren atarian.

 


t="utf-8">