Italiako Giroa
Maiatzaren 8tik 30era
Giroa: Sastre, Evans, Basso eta Vinokourov, faborito nagusiak
Erredakzioa
Ibilbide gogorra izango du aurtengo Italiako Giroak. Rabobankeko Oscar Freire baja izango da azkenean, sinusitisak jota dago Kantabriako txirrindularia.
Hogeita hamar urte inguruko laukote bat da larunbat honetan Amsterdamen hasiko den Italiako Giroa irabazteko faborito nagusia. Carlos Sastre espainiarra, Ivan Basso italiarra, Cadel Evans australiarra eta Alexandre Vinokurov kazakhstandarra.
Aurtengo ibilbidea gogorra izango da oso. Mendiko hamar etapa daude (Mortirolo, Zoncolan eta Gaviarekin) eta horietarako seik gainan bukatuko dute. Gainera, 200 kilometrotik gorako 8 jardunaldi egin beharko ditu tropelak, taldekako erlojupeko bat eta bakarkako hiru.
Freirek ez du parte hartuko
Rabobankeko Oscar Freire baja izango da azkenean. Sinusitisak jota dago Kantabriako txirrindularia.