Italiako Giroa
18. etapa
Italiako Giroa: Greipel, oraingoan bai
Erredakzioa
Columbia taldeko alemaniarrak esprintean irabazi du Dean eta Dall Antoniaren aurretik. Arroyok lidergoari eutsi dio.
Alemaniako Andre Greipelek (HTC Columbia) irabazi du Italiako Giroaren 18. etapa, esprintean. Etapak 140 kilometro izan ditu Levico Terme eta Brescia artean eta David Arroyok Caisse d''Epargne taldeko txirrindulariak lidergoari eutsi dio.
Alan Marangolli (Colnago) italiarra eta Oliver Kaiser (Omega) belgikarra izan dira jardunaldiko ihesaldiaren protagonistak. 22. kilometroan aurrera egin dute, baina helmugara heltzeko biren faltan tropelak harrapatu ditu.
Sailkapen nagusian, aldaketarik ez. David Arroyok jarraitzen du lidergoan Ivan Basso (Liquigas), 2:27ra, eta Richie Porteren (Saxo Bank), 2:44ra, aurretik.
Ostiralean etapa handia, Brescia eta Aprica artean, eta Mortirolo mendatea zailtasun nagusiarekin.
18. etapa, sailkapena:
1. André Greipel (Team HTC-Columbia) 3:14:59
2. Julian Dean (Garmin-Transitions) d.b.
3. Tiziano Dall Antonia (Liquigas) d.b.
4. Greg Henderson (Sky) d.b.
5. Danilo Hondo (Lampre) d.b.
6. Graeme Brown (Rabobank) d.b.
7. Lucas Sebastián Haedo (Saxo Bank) d.b.
8. Michiel Elijzen (Omega Pharma-Lotto) d.b.
9. Fabio Sabatini (Liquigas) d.b.
10. William Bonnet (Bouygues) d.b.