Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Israelen

2018ko Italiako Giroa Jerusalem hirian hasiko da

Agentziak | Erredakzioa

Lasterketak hiru etapa egingo ditu Israel aldean. Hiru lasterketa handietako bat (Tourra, Giroa eta Vuelta) Europatik kanpo egingo da lehen aldiz.

  • Dumouli, Quintana eta Nibali. Argazkia: Efe.

    Dumouli, Quintana eta Nibali. Argazkia: Efe.

2018ko Italiako Giroa Jerusalem hirian hasiko da. Italiako lasterketa lehen aldiz hasiko da Europako nugetatik kanpo, antolatzaileek aditzera emandakoaren arabera.

"Israelen egongo den kirol ekitaldirik handiena izango da", antolatzaileen esanetan. Halaber, hiru lasterketa handietako bat (Tourra, Giroa eta Vuelta) lehen aldiz ibiliko da Europatik kanpo, antolatzaileek azpimarratu dutenez.

Txirrindulariek hiru egunetan zeharkatuko dituzte Isaelgo errepideak (oraindik ez dute esan nondik nora ibiliko diren), eta irteera Jerusalemengo Hiri Zaharraren kanpoaldean izango duela besterik ez dute baieztatu.

Jerusalemgo irteeraren aurkezpen ofiziala astelehenean egingo dute Israelgo hiriburuan. Besteak beste, hauek izango dira bertan: Nir Barkat alkatea, Luca Lotti Italiako Kirol ministroa, Miri Regev Israelgo Kirol eta Kultur arduradun nagusia, Yariv Levin Turismo alorreko arduraduna, Mauro Vegni Giroko zuzendaria eta Alberto Contador eta Ivan Basso txirrindulariak.

Oraingoz, gauza bakarra baieztatu dute: lasterketak hiru egun egingo ditu Israelen eta 176 txirrindularik parte hartuko dute bertan.