Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

3. etapa

Vivianik bigarren garaipena jarraian lortu du

Agentziak | Erredakzioa

Hiru gizon izan dira eguneko ihesaldian eta sei minutu eta 40 segundoko aldea izan dute tropel nagusiarekin, baina helmugarako sei kilometroren faltan harrapatu dituzte.

  • Elia Viviani. Argazkia: Efe.

    Elia Viviani. Argazkia: Efe.

Elia Viviani italiarra bigarren etapa jarraian irabazi du Italiako Giroan, hirugarren etapako esprintean gailenduta. Ibilbideak 229 kilometroko luzera izan du Be’er Sheva eta Eilat udalerrien artean. Rohan Dennisek lider jarraitzen du.

Etapa Negev desertuan barrena joan da. Zazpigarren kilometroan, Marco Frapporti (Androni Giocattoli-Sidermec), Guillaume Boivin (Israel Cycling Academy) eta Enrico Barbin (Bardiani CSF) txirrindulariek erasoa jo dute eta tropel nagusitik atera dira.

Kilometro asko eman dituzte lasterketa buruan, eta sei minutu eta 40 segundoko aldea izan dute, baina tropelak helmugarako 5,8 kilometrora harrapatu ditu.

Hortik aurrera Elia Vivianiren Quick Step taldeak lasterketa kontrolatu du eta italiarrak ez du hutsik egin.

Astelehena Giroko lehen atseden eguna izango da.