Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

1. etapa

Primoz Roglic, ikusgarri erlojuaren kontra

eitb.eus

Pello Bilbaok eta Victor De La Partek erlojupeko ona egin dute, ez ordea Mikel Landak eta Ion Izagirrek, denbora asko galdu dute eta.

1:05
Primoz Roglic

Primoz Roglic (Jumbo-Visma) esloveniarrak erlojupeko bikaina egin du Italiako Giroko 1. etapan eta garaipena lortu du. Faborito guztiei denbora atera die eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da oso indartsua dagoela erakutsiz.

Vincenzo Nibalik (Bahrain-Merida) ere oso hasiera ona izan du erlojuaren kontrako proban eta hirugarren dago sailkapen nagusian; aurretik Simon Yates (Mitchelton-Scott) dago bigarren tokian.

Euskaldunei dagokionez, Pello Bilbaok (Astana Pro Team) eta Victor De La Partek (CCC Team) erlojupeko oso ona egin dute, hamaikagarren eta hamabigarren postuak lortuz, hurrenez hurren. Mikel Landak (Movistar) eta Ion Izagirrek (Astana Pro Team), ordea, ez dute hasiera ona izan Giroan denbora asko galdu dute.

SAILKAPENAK