Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Ofiziala

2020ko Italiako Giroak behin betiko ibilbidea du

Agentziak / Erredakzioa

Urriaren 3tik 25era jokatuko den lasterketak aldapan gora amaituko diren mendiko lau etapa handi izango ditu.

  • Peter Sagan eta Richard Carapaz 2020ko Italiako Giroaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

    Peter Sagan eta Richard Carapaz 2020ko Italiako Giroaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

Italiako Giroak ofizial egin du 2020ko edizioaren behin betiko ibilbidea. Lasterketa urriaren 3tik 25era izango da eta aldapan gora amaituko diren mendiko lau etapa handi izango ditu.

Antolatzaileek egindako aldaketarik handiena lasterketaren hasiera izan da. Izan ere, aurtengo edizioa Sizilian hasiko da, eta ez Hungarian. Bestalde, seigarren etapa Materan amaituko da eta bederatzigarrena, aldiz, Roccarasoko gailurrean amaituko da.

2020ko Italiako Giroak mendiko lau etapa handi izango ditu. Etaparik garrantzitsuena hogeigarrena izango da; bertan, Col d'Angello, Col d'Izoard, Col de Montgenevre igo beharko dute txirrindulariek eta Sestriereko igoeran amaituko da.