Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Zuzenean, EITBn

2020ko Giroa Sizilian hasiko da, lau etapekin

eitb.eus

Urriaren 3tik 25era bitartean jokatuko da lasterketa eta lehenengo lau etapak Italiako irlan izango dira.

  • Giroa 2020

    Giroa 2020

Italiako Giroko antolatzaileek 2020ko lasterketa Sizilian hasiko dela berretsi dute gaur. Beraz, Hungarian hasi beharrean Italiako irlan hasi eta eta bertan lehenengo lau etapak jokatuko dira.

Covid-19aren pandemiagatik atzeratu egin zen eta azkenean urriaren 3an hasiko da eta 25ean amaitu ibilbide berri batekin.

16 kilometro erlojuaren kontra Palermoko kaleetan zehar, horrela hasiko da aurtengo Giroko edizioa; ondorengo etapak ere Sizilian izango dira eta hirugarren jardunaldia Etnako Mendateko gainean amaituko da, 18 kilometroko igoera batez beste %6,8 aldapekin eta gogorrena %11koa helmugatik oso gertu.

Etapa hauek hasierako ibilbidean bazeuden, baina laugarren, bosgarren eta seigarren etapak ziren eta Hungariak alde batera egin zuenez antolatzaileek ibilbidea berregin dute. Datozen egunean RCS Sport enpresak behin betiko ibilbidea iragarriko du.

2020ko Italiako Giroa ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da.