Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

8. ETAPA

Alex Dowsett, garaile Viesten eguneko ihesaldian parte hartu eta gero

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Israel Start-Up talde txirrindulari britainiarrak Giroan lortzen duen bigarren garaipena bereganatu du, 2013an erdietsi zuenaren ostean.

1:16
Alex Dowsett

Alex Dowsett (Israel Start-Up Nation) txirrindulari britainiarrak Italiako Giroko zortzigarren etapa irabazi du larunbat honetan, Giovinazzon hasi eta Viesten amaitu dena (200 kilometro). Garaipen hori bere bere taldeak itzuli handi batean bereganatzen duen lehena da.

Dowsett sei txirrindulariz osatutako ihesaldi batean parte hartu du: Salvatore Puccio (Ineos), Matthew Holmes (Lotto Soudal), Alex Dowsett (Israel), Matthias Brandle (Israel), Joey Rosskopf (CCC) eta Simone Ravanelli (Androni Giocattoli - Sidermec). Tropelak denbora asko hartzen utzi dio seikoteari (10 minututik gorako aldea izan dute), eta euren artean lehiatu dute eguneko garaipena. Dowsettek erasoaldia jo du helmugarako17 kilometroren faltan, eta erlojupekotarako duenabilezia baliatu du bakarka helmugaratzeko.

Hala, eguneko protagonista nagusiak 1:16ko aldea atera die bere atzetik heldu den hirukoteari, eta zazpi urte geroago etapa bat irabazi du Italiako Giroan. Erlojupekoan espezialista den britainiarrak 2013an etapa bat eskuratu zuen Team Movistar taldearentzat korritzen ari zenean.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Joao Almeida (Deceuninck-Quick STEP) portugaldarrak jarraitzen du da sailkapeneko buru, eta haren ostean dago Pello Bilbao (Bahrain) gernikarra, 43 segundora.

Eguneko beste albistea Simon Yates izan da; izan ere, Tirreno Adriatikoko egungo txapelduna, ez da atera, koronabirusagatik positibo eman duelako. 28 urteko Mitchelton-Scott taldeko txirrindulariak sintomak izan zituen ostiraleko etaparen ostean, eta egin dizkioten bi PCR probek kutsatuta dagoela baieztatu dute.

Igande menditsua

Igande honetan Giroak San Salvo eta Roccaraso arteko 9. etapa jokatuko du (207 kilometro), lehen atsedenaldiaren aurrekoa. Erronka handia izango da sailkapen nagusiko gizonentzat, lau mendate igoko baitira ibilbidean zehar (bi lehen mailakoak eta beste bi bigarren mailakoak). Guztira 4.000 metroko desnibel metatuari egin beharko diote aurre.

Etxeondoren lehiaketa

Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.