Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

7. etapa

Démarek aurkariak etsi ditu, Giroan hirugarren garaipena lortuta

Agentziak | Erredakzioa

Jarraian lortutako bigarren garauipena da, atzokoaren ostean. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik.

1:56
Arnaud Démare

Arnaud Démare Groupama FDJ taldeko frantziarrak hirugarren garaipena erdietsi du aurtengo Italiako Giroan 7. etapa esprintean aise irabazita. Guztira, 143 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Matera eta Brindisi artean. Sailkapen nagusian denak berdin jarraitzen du; Joao Almeidar lider da, eta Pello Bilbao, bigarren.

Démare sasoi betean da eta egun Giroan dagoen esprinterrik indartsuena. Gaurkoan bi ordu, 48 minutu eta 28 segundoko denbora eginda nagusitu da, Peter Sagan eslovakiarraren eta Michael Matthews australiarraren aurretik.

Jardunaldia gorabeheratsua izan da, haize-babesen eta izandako erorikoekin ondorioz. Hala ere, sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Joao Almeida portugaldarrak lehen tokian jarraitzen du, Pello Bilbao bigarren da 43 segundora eta Wilko Kelderman hirugarren, 48 segundora.

Larunbatean zortzigarren etapa jokatuko dute, 200 kilometrokoa, Giovinazzo eta Vieste artean.

Etxeondoren lehiaketa

Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.