Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

15. etapa

Geoghegan Hartek irabazi du Piancavallon eta Almeidak arrosari eutsi dio

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pello Bilbao zortzigarren sartu da, eta sailkapeneko bosgarren tokira jaitsi da.

  • Tao Geoghegan Hart, besoak gora, garaipena ospatzen.

    Tao Geoghegan Hart, besoak gora, garaipena ospatzen. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia

Tao Geoghegan Hart (Ineos) britainiarrak Italiako Giroko hamabosgarren etapa irabazi du igande honetan, Rivoltoko aire-basearen eta Piancavallo mendatearen arteko 185 kilometroak bete ostean. Joao Almeida portugaldarrak, bere aldetik, maglia arrosari eutsi dio azken maldetan izugarri sufritu eta gero.

Geoghegan Hartek Jai Hindley australiarrak (Sunweb) Wilco Kelderman taldekidearen alde egindako lan handia aprobetxatu du eta, azkenean, lau ordu, 58 minutu eta 52 segundoko denborarekin lehen postuan helmugaratu da.

Almeidak, berriz, Giroko lehen zailtasun-une nabarmenak pairatu ditu; alabaina, bere atzerapena horren handia izan ez zedin lortu du. Hartara, azkenerako  Keldermanengandik 37 segundora sartu da helmugan, sailkapen nagusiko liderraren maglia arrosari eutsiz. Une honetan, 15 segundokoa da bien arteko tartea.

Bi horien atzetik Hindley kokatu da podiumeko behin-behineko hirugarren tokian, 2:56ko atzerapenarekin. Geogheghan Hartek ere jauzi handia eman du sailkapenean, eta laugarren postura igo da, 2:57ra.

Gainerako izen handiek atzerapen gehiago pilatu dute. Hala nola, Pello Bilbao bosgarren da, 3:10era; Majka seigarren, 3:18ra eta Nibali zazpigarren, 3:29ra.
Bere aldetik, Jhonathan Narvaez (Ineos) ekuadortarrak, Giroko hamabigarren etapa irabazi zuenak, lasterketatik erretiratu behar izan du Nicolas Edet (Cofidis) frantziarrarekin batera erorita.