Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

104. edizioa

Gaur aurkeztuko da 2021eko Giroaren ibilbidea

EITB MEDIA

Giroa Turinen hasiko da, maiatzaren 8an, 9 kilometroko erlojupekoarekin.

  • Geoghegan, 2020ko irabazlea

    Geoghegan, 2020ko irabazlea. Argazkia: EFE

Italiako Giroko 104. edizioaren ibilbidea aurkeztuko dute gaur. Orain arte zabaldu dutenaren arabera, Turinen hasiko da, maiatzaren 8an, eta hilaren 30ean amaitu.

Lehen egun horretan, erlojuaren kontra arituko dira txirrindulariak Turinen bertan, 9 kilometroko ibilbidean. Bigarren egunean, 173 kilometro egin beharko dituzte, Stupigini eta Novara herrien artean, eta hirugarrena etapa Biellen hasi eta Canalen amaituko da, 187 kilometroko ibilbidea egin eta gero.

Tao Geoghegan Hart (Ineos) txirrindulariak defendatuko du aurten elastiko arrosa.

2021eko Giroko lehen etapak

1. etapa, maiatzaren 8an: Turin-Turin, 9 km (erlojupekoa)

2. etapa, maiatzaren 9an: Stupinigi-Novara, 173 km

3. etapa, maiatzaren 10ean: Biella-Canale, 187 km