Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Ofiziala

Marc Soler, Movistar taldearen gizona Giroan

EITB Media

Chente Garcia Acosta gipuzkoarrak eta Maximilian Sciandrik zuzenduko dute taldea.

  • Marc Soler

    Marc Soler. EFE

Movistar taldeak 2021eko Italiako Giroan parte hartuko duten zortzi txirrindularien izenak iragarri ditu.

Larunbatean Turinen hasiko den lasterketan Marc Soler izango da ziklista indartsuena eta sailkapen nagusirako hautagai nagusia. Chente Garcia Acosta gipuzkoarrak eta Maximilian Sciandrik zuzenduko dute Movistar taldea.

Aurreko astean bukatutako Romandiako Tourrean laugarren egin zuen Solerrek eta etapa bat irabazi.

Giroko zortzi txirrindulariak hauek dira: Marc Soler (ESP), Matteo Jorgenson (USA), Einer Rubio (COL), Nelson Oliveira (POR), Dario Cataldo (ITA), Albert Torres (ESP), Davide Villella (ITA) eta Antonio Pedrero (ESP).