Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

5. etapa

Caleb Ewanek lortu du etapa garaipena eta De Marchik lidergoari eutsi dio

A. B. E. | EITB Media

Italiako Giroko bosgarren etapa Caleb Ewanek irabazi du, esprintean nagusituta. Mikel Landak lasterketa utzi behar izan du eroriko baten ondorioz.

  • Caleb Ewan

    Caleb Ewan, bosgarren etapako irabazlea. Argazkia: EITB Media

Caleb Ewanek (Lotto Soudal) irabazi du Italiako Giroko bosgarren etapa, Modena eta Cattolica artean (177 km) egin dena, eta Alessandro De Marchik (Israel Start-Up Nation) lidergoari eutsi dio. Mikel Landak (Bahrain Victorious) erorikoa izan du helmugarako 3,9 kilometro falta zirenean eta lasterketa utzi behar izan du.

Esprintean erabaki da bosgarren etapako irabazlea, eta 26 urteko Ewan nagusitu da, Giacomo Nizzolo (Qhubeka) eta Elia Viviani (Cofidis) txirrindulariak mendean hartuta.

Sailkapen nagusiko lehen postuan a Alessandro De Marchi, 22 segundoko abantaila du Joe Dombrowskirekiko (UAE Emirates) eta 42 segundo ateratzxen dizkio Louis Vervaekeri (Alpecin Fenix).

5. etapako sailkapena:

1 - EWAN Caleb (Lotto Soudal) 4:07:01
2 - NIZZOLO Giacomo (Team Qhubeka ASSOS) d.b.
3 - VIVIANI Elia (Cofidis, Solutions Crédits) d.b.
4 - SAGAN Peter (BORA - hansgrohe) d.b.
5 - GAVIRIA Fernando (UAE-Team Emirates) d.b.
6 - MOSCHETTI Matteo (Trek - Segafredo) d.b.
7 - PASQUALON Andrea (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) d.b.
8 - GROENEWEGEN Dylan (Team Jumbo-Visma) d.b.
9 - BELLETTI Manuel (EOLO-Kometa) d.b.
10 - CIMOLAI Davide (Israel Start-Up Nation) d.b.

Sailkapen nagusia:

1 - DE MARCHI Alessandro (Israel Start-Up Nation) 17:57:45
2 - VERVAEKE Louis (Alpecin-Fenix) + 0:42
3 - OLIVEIRA Nelson (Movistar Team) + 0:48
4 - VALTER Attila (Groupama - FDJ) + 1:00
5 - EDET Nicolas (Cofidis, Solutions Crédits) + 1:15
6 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) + 1:24
7 - EVENEPOEL Remco (Deceuninck - Quick Step) + 1:28
8 - BETTIOL Alberto (EF Education - Nippo) + 1:37
9 - CARTHY Hugh (EF Education - Nippo) + 1:38
10 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) + 1:39