Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

11. etapa

Schmidentzat etapa garaipena eta Bernalek lidergoa sendotu du

A. B. E. EITB Media

Mauro Schmidek lortu du garaipena Giroko 11. etapan. Egan Bernalek aldeak handitu ditu aurkari zuzenekiko. Vlasovi 23 segundo sartu dizkio, eta bi minutu eta zortzi segundo atera dizkio Evenepoeli.

  • Mauro Schmid

    Mauro Schmid, etapa garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Mauro Schmidek irabazi du Italiako Giroko 11. etapa, Perugia eta Montalcino artekoa (162 km), eta Egan Bernalek lidergoa sendotu du, aurkari zuzenekiko zuen abantaila areagotuta. Remco Evenepoel izan da etapako galtzaile nagusia.

Atseden egunaren ostean, txirrindulariek lurrezko bideetatik ('sterrato') ibili behar izan dute. Azken 70 kilometroetatik, 35 lurrezko bideetatik egin behar izan dituzte. Erritmo biziarekin hasi da etapa, eta txirrindulari multzo bat jarri da lasterketaren buruan, tropelarekiko 13 minutuko abantailarekin. Atzetik, Bernal buru duen Ineos taldeak jarri du erritmoa tropelean, eta txirrindulari asko sufritzen ari zirela ikusi ahal izan da. Eroriko batzuk ere izan dira txirrindulariek lurrezko bideetatik ibili behar izan dutenean; adibidez, Jonathan Caicedok lasterketa utzi behar izan du, eroriko baten eraginez.

Tropelean mugimendu asko egon dira, baita erritmo aldaketak ere, eta Evenepoel zein Vlasov moztuta geratu dira. Hala ere, Vlasov onenen artean sartu da. Evenepoel, aitzitik, ezinean ibili da.

Faboritoen artetik Egan Bernal izan da onena. Kolonbiarra erasokor ibili da, Vlasoven erasoari oso erraz erantzun dio, eta azken igoeran erasoa jota, atzean utzi ditu aurkari guztiak. Aurretik, etapa garaipena Alessandro Coviren eta Mauro Schmiden artean jokatu da, eta Schmid nagusitu da.

Sailkapen nagusiari begira, Bernalek abantaila handitu du aurkari zuzenekiko. Aleksandr Vlasovi 23 segundo sartu dizkio, eta Egan Bernalek 45 segundo ateratzen dizkio orain sailkapen nagusian. Remco Evenepoelek bi minutu eta zortzi segundo galdu ditu Bernalekiko, eta Damiano Caruso kokatu da hirugarren postuan.

11. etapako sailkapena:

1 - SCHMID Mauro (Team Qhubeka ASSOS) 4:01:55
2 - COVI Alessandro (UAE-Team Emirates) + 0:01
3 - VANHOUCKE Harm (Lotto Soudal) + 0:26
4 - DE BONDT Dries (Alpecin-Fenix) + 0:41
5 - GUGLIELMI Simon (Groupama - FDJ) d.b.
6 - BATTAGLIN Enrico (Bardiani-CSF-Faizane) + 0:44
7 - KLUGE Roger (Lotto Soudal) + 1:23
8 - GAVAZZI Francesco (EOLO-Kometa + 1:37
9 - VAN DER HOORN Taco (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) + 1:43
10 - NAESEN Lawrence (AG2R Citroen Team) + 1:59
11 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) + 3:09
12 - BUCHMANN Emanuel (BORA - hansgrohe) + 3:12
13 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) + 3:32
14 - CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) + 3:35
15 - YATES Simon (Team BikeExchange)  d.b.

26 - EVENEPOEL Remco (Deceuninck - Quick Step) + 5:17

Sailkapen nagusia:

1 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) 42:35:21
2 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) + 0:45
3 - CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) + 1:12
4 - CARTHY Hugh (EF Education - Nippo) + 1:17
5 - YATES Simon (Team BikeExchange) + 1:22
6 - BUCHMANN Emanuel (BORA - hansgrohe) + 1:50
7 - EVENEPOEL Remco (Deceuninck - Quick Step) + 2:22
8 - CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) + 2:24
9 - FOSS Tobias (Team Jumbo-Visma) + 2:49
10 - MARTINEZ Daniel Felipe (INEOS Grenadiers) + 3:15
11 - SOLER Marc (Movistar Team) + 3:19
12 - BARDET Romain (Team DSM) + 3:29
13 - VALTER Attila (Groupama - FDJ) + 3:51
14 - NIBALI Vincenzo (Trek - Segafredo) + 4:11
15 - MOSCON Gianni (INEOS Grenadiers) + 4:25
16 - TAARAMAE Rein (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) + 5:43
17 - ALMEIDA Joao (Deceuninck - Quick Step) + 7:04
18 - MARTIN Dan (Israel Start-Up Nation) + 7:06
19 - FORMOLO Davide (UAE-Team Emirates) + 7:16
20 - BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) + 7:23