Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

10. ETAPA

Saganek garaipenarekin amaitu du bere taldearen lan bikaina

A. A. | EITB MEDIA

Eslovakiarrak bukaera ezin hobea eman dio BORAk aurretik egindako eginahalari, Gaviria eta Cimolai esprintean mendean hartuta.

  • Peter Sagan.

    Peter Sagan. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

Peter Sagan eslovakiarrak (BORA-Hansgroghe), munduko txapeldun hiru aldiz izandakoak, L'Aquila eta Foligno artean jokatu den (139 kilometro) Italiako Giroko hamargarren etapa irabazi du.

Saganek (31 urte) denboraldiko hirugarren garaipena lortu du esprint bizi batean, Fernando Gaviria (UAE Emirates) kolonbiarraren eta Davide Cimolai (Israel Start Up) italiarraren aurretik.

Arrosaz jantzitako lehen eguna izan da Bernalentzat, eta arazorik gabe eutsi dio lidergoari. Dena den, izan da ezusteko txiki bat egunean zehar; izan ere, INEOSek tarteko esprint bateko gain-sariengatik borrokatu du bere liderrarentzat, baina Evenepoel (Deceuninck-Quick STEP) adi egon da, eta 2 segundoko saria bereganatu du Bernali aurre hartuta. Kolonbiarrak segundo bakarra lortu du.

Horrenbestez, une honetan 14 segundo ateratzen dizkio Bernalek Evenepoel belgikarrari (Deceuninck Quick Step) eta 22 Astanako Aleksander Vlasov errusiarrari.

Astearte honetan Giroak bere lehen atseden eguna izango du, eta asteazkenean itzuliko da hamaikagarren etaparekin, Perugia eta Montalcino artean.

Etapako sailkapena:

1 - SAGAN Peter (BORA - hansgrohe) 3:10:56
2 - GAVIRIA Fernando (UAE-Team Emirates) m.t.
3 - CIMOLAI Davide (Israel Start-Up Nation) m.t.
4 - OLDANI Stefano (Lotto Soudal) m.t.
5 - VERMEERSCH Gianni (Alpecin-Fenix) m.t.
6 - DE BONDT Dries (Alpecin-Fenix) m.t.
7 - VENDRAME Andrea (AG2R Citroën Team) m.t.
8 - ALBANESE Vincenzo (EOLO-Kometa) m.t.
9 - VIVIANI Elia (Cofidis, Solutions Crédits) m.t.
10 - MOLANO Juan Sebastián (UAE-Team Emirates) m.t.