Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

2022

Txirrindulari azkarrentzako etapak aurkeztu ditu Giroak

EITB Media

Maiatzaren 6an hasiko da Budapesten eta esprintean amaituko diren 5 etapa aurreikusita daude.

  • Esprintak Giroan. Argazkia: EFE

    Esprintak Giroan. Argazkia: EFE

2022ko Italiako Giroa maiatzaren 6an hasiko da, Hungariako Budapest hirian. Antolatzaileek beste bost etapa aurkeztu dituzte gaur, gizon azkarrenei zuzendutakoak, hain zuzen ere, ihesaldiren batek saihestu ezean.

Giroko irteera hilaren 3an aurkeztu zuten, eta 'volata' bidez amaituko diren etapak izan dira protagonista oraingoan. Lehenengoa Hungarian bertan izan daiteke, Kaposvar - Balatonfüred (201 km) etapan, baina ez dago batere ziurtatuta. Catania - Messina (172 km) etapa, nahiz eta mendate bat ibilbidean izan, gizon azkarren buruan dago inolako zalantzarik gabe.

Palmin hasi eta Scalean amaituko da beste bat, 192 kilometrokoa, eta 4. mailako mendate bat (Razza) izango du lehen zatian. Amaiera arriskutsua izan daiteke txirrindulari asko elkarrekin heltzen badira azken metroetara.

Beste etapa bat Santarcangelo di Romagnan hasi eta Reggio Emilian (201 km) amaituko da, eta ibilbide erabat laua izango du; Sanremo eta Cuneo arteko etapak, aldiz, ibilbide gorabeheratsua du, baina amaiera gizon azkarrentzat aproposa da.

Azkena Borgo Valsugana eta Treviso artean jokatuko den etapa laburra (146 km) izango da; ibilbideak behera jotzen du eta esprinterrak dituzten taldeek abagune hori aprobetxatu nahiko dute.

PROFILAK

Sanremo - Cuneo, 157 km

u

Catania - Messina, 172 km

i

Borgo Valsugana - Treviso, 146 km

y

Palmi - Scalea (Riviera dei Cedri), 192 km

i

Santarcangelo di Romagna - Reggio Emilia, 201 km

h

Honakoak izango dira 2022ko Italiako Giroko etapak

1.a: maiatzak 6, Budapest – Visegrad (195 km)

2.a: maiatzak 7, Budapest – Budapest (9,2 km)

3.a: maiatzak 8 Kaposvar – Balatonfüred (201 km)

4.a: maiatzak 10, Avola – Etna (166 km)

5.a: maiatzak 11, Catania – Messina (172 km)

6.a: maiatzak 12, Palmi – Scalea (192 km)

7.a: maiatzak 13, Diamante – Potenza (198 km)

8.a: maiatzak 14, Napoli – Napoli (149 km)

9.a: maiatzak 15, Isernia – Blockhaus (187 km)

10.a: maiatzak 17, Pescara – Jesi (194 km)

11.a: maiatzak 18, Santarcangelo di Romagna - Reggio Emilia (199 km)

12.a: maiatzak 19, Parma – Genoa (186 km)

13.a: maiatzak 20, Sanremo – Cuneo (157 km)

14.a: maiatzak 21, Santena – Turin (153 km)

15.a: maiatzak 22, Rivarolo Canavese – Cogne (177 km)

16.a: maiatzak 24, Saló – Aprica (200 km)

17.a: maiatzak 25, Ponte di Legno – Lavarone (165 km)

18.a: maiatzak 26, Borgo Valsugana – Treviso (146 km)

19.a: maiatzak 27, Marano Lagunare - Sanctuaire de Castelmonte (178 km)

20.a: maiatzak 28, Belluno - Marmoloda (Passo Fedaia) (167 km)

21.a: maiatzak 29, Verona-Verona (17 km)