Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

2022ko ibilbidea

2022ko Giroak mendiko 6 etapa izango ditu, eta horietako 4 gainaldean amaituko dira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Mortirolo, Etna eta Blockhaus izango dira etapa bukaerak hartuko dituzten tontorretako hiru.

  • Egan Bernal, 2021eko Italiako Giroan

    Egan Bernal, 2021eko Italiako Giroan. Argazkia: EFE

Maiatzaren 6tik 29ra jokatuko den Italiako Giroaren 2022. edizioak mendiko 6 etapa izango ditu, eta horietako 4 gainaldean amaituko dira, lasterketa arrosako antolatzaileek asteazken honetan jakinarazi dutenez.

Sei jardunaldi erabakigarri izango dira sailkapen orokorrari begira. Elastiko arrosaren azken irabazlea izandako Egan Bernal kolonbiarraren arabera, ibilbide oso gogorra osatzen dute etapok, tartean Etna eta Mortiroloko igoerak egongo direlarik.

"Goi-mendiko sei etapa hauekin argi dago 2022ko Italiako Giroa oso gogorra izango dela. Etnako lehen mendatea garrantzitsua izango da, eta sailkapen nagusian aldeak eragingo ditu lasterketaren lehen astean % 100ean ez daudenen artean. Gero, Mortirolo gisako igoera mitikoak egongo dira, non txapeldun handiek txirrindularitzaren historiako kapitulu garrantzitsuak idatzi dituzten, Pantani eta beste txirrindulari askok bezala, Bernalek adierazi duenez.

Honako hauek izango dira mendiko 6 etapak:

1- Avola Etna (166 kilometro, 3.590 metroko desnibelarekin).

Avola - Etna, 2022ko Giroko etapa. Argazkia: Italiako Giroa

Avola - Etna, 2022ko Giroko etapa. Argazkia: Italiako Giroa

2- Isernia Blockhaus (187 kilometro, 4.990 metroko desnibelarekin).

Isernia – Blockhaus, 2022ko Giroko etapa. Argazkia: Italiako Giroa

Isernia – Blockhaus, 2022ko Giroko etapa. Argazkia: Italiako Giroa

3- Rivarolo Canavese Cogne (177 kilometro, 4.030 metroko desnibelarekin).

Rivarolo Canavese - Cogne, 2022ko Giroko etapa. Argazkia: Italiako Giroa

Rivarolo Canavese - Cogne, 2022ko Giroko etapa. Argazkia: Italiako Giroa

4- Saló Aprica (200 kilometro, 5.440 metroko desnibelarekin).

Saló – Aprica, 2022ko Giroko etapa. Argazkia: Italiako Giroa

Saló – Aprica, 2022ko Giroko etapa. Argazkia: Italiako Giroa

5- Ponte Di Legno Lavarone (165 kilometro, 3.740 metroko desnibelarekin).

Ponte Di Legno - Lavarone, 2022ko Giroko etapa. Argazkia: Italiako Giroa

Ponte Di Legno - Lavarone, 2022ko Giroko etapa. Argazkia: Italiako Giroa

6- Belluno Marmolada (Passo Fedaia) (167 kilometro, 4.490 metroko desnibelarekin).

Belluno - Marmolada (Passo Fedaia), 2022ko Giroko etapa. Argazkia: Italiako Giroa

Belluno - Marmolada (Passo Fedaia), 2022ko Giroko etapa. Argazkia: Italiako Giroa

Honakoak izango dira 2022ko Italiako Giroko etapak

1.a: maiatzak 6, Budapest – Visegrad (195 km)

2.a: maiatzak 7, Budapest – Budapest (9,2 km)

3.a: maiatzak 8 Kaposvar – Balatonfüred (201 km)

4.a: maiatzak 10, Avola – Etna (166 km)

5.a: maiatzak 11, Catania – Messina (172 km)

6.a: maiatzak 12, Palmi – Scalea (192 km)

7.a: maiatzak 13, Diamante – Potenza (198 km)

8.a: maiatzak 14, Napoli – Napoli (149 km)

9.a: maiatzak 15, Isernia – Blockhaus (187 km)

10.a: maiatzak 17, Pescara – Jesi (194 km)

11.a: maiatzak 18, Santarcangelo di Romagna - Reggio Emilia (199 km)

12.a: maiatzak 19, Parma – Genoa (186 km)

13.a: maiatzak 20, Sanremo – Cuneo (157 km)

14.a: maiatzak 21, Santena – Turin (153 km)

15.a: maiatzak 22, Rivarolo Canavese – Cogne (177 km)

16.a: maiatzak 24, Saló – Aprica (200 km)

17.a: maiatzak 25, Ponte di Legno – Lavarone (165 km)

18.a: maiatzak 26, Borgo Valsugana – Treviso (146 km)

19.a: maiatzak 27, Marano Lagunare - Sanctuaire de Castelmonte (178 km)

20.a: maiatzak 28, Belluno - Marmoloda (Passo Fedaia) (167 km)

21.a: maiatzak 29, Verona-Verona (17 km)