Italiako Giroa
Zuzenean eitb.com-en
Larunbat honetan hasiko da 2012ko Italiako Giroa
Erredakzioa
95. edizioa izango du lasterketa italiarrak. Maiatzaren 5ean hasi eta hilabate bereko 27an bukatuko da. eitb.com-ek etapa guztiak zuzenean eskainiko ditu.
-
Italiako errepideek goi mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango dute. Argazkia: EFE
Larunbat honetan, maiatzaren 5ean, hasiko da 2012ko Italiako Giroa eta lasterketa italiar honek 95. edizioa beteko du aurten. eitb.com-ek etapa guztiak zuzenean eskainiko ditu.
Danimarkako Herning herrian hasiko da Giroa eta maiatzaren 27an bukatuko da Milanen. Maiatzaren 8a eta 21a izango dira atseden egun bakarrak.
Michele Scarponi, Ivan Basso, Frank Schleck, Joaquim Rodrguez, Damiano Cunego eta Roman Kreuziger txirrindularien izenak azaltzen dira fabotritoen artean. Hala ere, lasterketa luze hauetan beti egoten da ezustekoren bat edo beste. Hortaz, ezin daitezke ahaztu, Ryder Hesjedal, Rigoberto Uran edo John Gadret bezalako txirrindulariak.
Euskaltel-Euskadi taldeak parte hartuko du Italiako Giroan eta Mikel Nieve izango du taldeburu. Talde laranjak honako bederatzikotea eramango du Girora: Mikel Nieve, Amets Txurruka, Juanjo Oroz, Ivan Velasco, Miguel Minguez, Ion Izagirre, Pierre Cazaux, Victor Cabedo eta Adrian Saez de Arregi.
Bestalde, aipatu beharreko da beste euskal txirrindulari bat ere taldeburua izango dela Italiako Giro honetan. Beñat Intxausti izango da Movistar Teameko liderra itzuli italiarrean.
2012ko GIROAren etapak eta profilak:
1. etapa: Herning-Herning, 8,7 km
2. etapa: Herning-Herning, 206 km
3. etapa: Horsens-Horsens, 190 km
Maiatzaren 8an atseden eguna
4. etapa: Verona-Verona, 32,2 km
6. etapa: Urbino-Porto Sant'Elpidio, 207 km
7. etapa: Recanati-Rocca di Cambio, 202 km
8. etapa: Sulmona-Lago Laceno, 229 km
9. etapa: San Giorgio-Frosinone, 171 km
10. etapa: Civitavecchia-Assisi, 187 km
11. etapa: Assisi-Montecatini Terme, 243 km
12. etapa: Seravezza-Sestri Levante, 157 km
13. etapa: Savona-Cervere, 121 km
14. etapa: Cherasco-Cervinia, 205 km
15. etapa: Busto Arsizio-Lecco / Resinelli, 172 km
Maiatzaren 21ean atseden eguna
16. etapa: Limone sul Garda-Falzes, 174 km
17. etapa: Falzes-Cortina d'Ampezzo, 187 km
18. etapa: San Vito di Cadore-Vedelago, 139 km
19. etapa: Treviso-Alpe di Pampeago, 197 km
20. etapa: Caldes/Val di Sole-Stelvio, 218 km
21. etapa: Milan-Milan, 31,5 km