Italiako Giroa
Erlojupekoa
Taylor Phinneyk erakustaldia eman du aurreneko etapan
Erredakzioa
BMC taldeko txirrindulariak elastiko arrosa jantzi du Herningeko erlojupekoa irabazita. Bigarren Geraint Thomas (Sky) izan da eta hirugarren Alex Rasmussen (Garmin-Barracuda).
Taylor Phinney estatubatuarrak (BMC Racing Team) irabazi du Italiako Giroko aurreneko etapa eta elastiko arrosa jantzi du. Danimarkako Herning hirian jokatutako 8,7 kilometroko erlojupekoa irabazi du Phinneyk.
Estatu Batuetako txirrindulariak 10:26ko denbora lortu du helmugan. Bigarren Sky taldeko Geraint Thomas izan da 9 segundora eta hirugarren Garmin-Barracura taldeko Alex Rasmussen 13 segundora. Laugarren Manuele Boaro (Saxo Bank) izan da eta bosgarren Gustav Larsson (Vacansoleil) suediarra.
Taylor Phinney erlojupekoa irabazteko faborito nagusia izan da eta nagusitasun argiarekin irabazi du Herningen. 21 urteko estatubatuarrak bakarkako jazarpeneko Munduko Txapelketan bi urrezko domina lortu dite eta Italiako Giroko 95. edizioa "maglia rosa" janztea lotu du. Erlojupekoko azkenengo bi kilometroetan txirrindulariek haize gogorra jasan behar izan dute.
Bihar Giroko bigarren etapa jokatuko da Danirmarkan. Herning hirian izango da irteera eta 206 kilometrokoa egin beharko dituzte helmugara arte. Etapa, esprinterrentzat aurreneko aukera izango da.
Etapa 1:
1. Taylor Phinney (BMC) 10:26
2. Geraint Thomas (Sky) + 9
3. Alex Rasmussen (Garmin-Barracuda) + 13
4. Manuele Boaro (Saxo Bank) + 15
5. Gustav Larsson (Vacansoleil-DCM) + 22
6. Ramunas Navardauskas (Garmin-Barracuda) + 22
7. Brett Lancaster (Orica-GreenEdge) + 23
8. Marco Pinotti (BMC) + 24
9. Jesse Sergent (RadioShack) + 26
10. Nelson Oliveira (RadioShack) + 27