Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

MAIATZAK 17, ASTEARTEA

2022ko Italiako Giroko 10. etaparen profila eta ibilbidea: Pescara – Jesi (196 km)

EITB MEDIA

Ibilbideak bi zati oso desberdin izango ditu: lehen ehun kilometroak lauak dira erabat; ondoren, ordea, gorabehera etengabez beteriko bigarren zatian sartuko dira parte-hartzaileak helmugara heldu arte.

  • 2022ko Italiako Giroko 10.etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

    2022ko Italiako Giroko 10.etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

Bigarren atseden egunaren ostean, maiatzaren 17an Italiako Giroko hamargarren etapari ekingo dioten txirrindulariek 196 kilometroko ibilbidea bete beharko dute Pescaratik atera eta Jesira iristeko. Ibilbideak bi zati oso desberdin izango ditu: lehen ehun kilometroak lauak dira erabat; ondoren, ordea, gorabehera etengabez beteriko bigarren zatian sartuko dira parte-hartzaileak helmugara heldu arte.

Zenbait tartetan aldapan gora arituko dira txirrindulariak, eta errepidea, gainera, estutu egingo da. Laugarren mailako hiru mendatetxo igoko dituzte, azkena, Monsano, Jesiko helmugatik 9 kilometrora.

Bukaera ere ez da laua, % 2ko desnibela baitu.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 12:10etik aurrera. ETB4k 14:15etik 15:10era egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:10etik etapa amaitu arte ETB1en jarraitzeko aukera izango da.

Ikusi 9. etaparen profila | Ikusi 11. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2022ko Italiako Giroko 10. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

2022ko Italiako Giroko 10. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 10. etapa (maiatzak 17)

Ibilbidea: Pescara – Jesi

Distantzia: 196 km

Hasiera-ordua: 12:20.

Amaiera-ordua: 17:01 (45 km/h) | 17:14 (43 km/h) | 17:27 (41 km/h).

Mendiko saria: Crocette di Montecosar (4. mailakoa), 110,8. kilometroan; Recanati, (4. mailakoa), 126,3. kilometroan; eta Monsano (4. mailakoa), 187,5. kilometroan.