Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2023

12. etapa

Oldanik irabazi du Giroko etapa luzeena

EITB Media

Stefano Oldanik garaipena eskuratu du Italiako Giroko 12. etapan, esprintean ihesaldian kide izan dituen Rota eta Leemreize mendean hartuta. Juan Pedro Lopezek lidergoari eutsi dio.

  • Stefano Oldani

    Stefano Oldani, 12. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Stefano Oldanik (Alpecin Fenix) irabazi du Italiako Giroko 12. etapa, ostegun honetan (maiatzak 19) Parma eta Genova artean egin dena, 204 kilometroko ibilbidearekin. Juan Pedro Lopezek (Trek-Segafrdo) jarraitzen du lidergoan.

Hiru txirrindulari iritsi dira ihes eginda azken metroetara. Esprintean erabaki da irabazlea, eta Oldani izan da onena Lorenzo Rota (Intermarché) eta Gijs Leemreize (Jumbo Visma) mendean hartuta. Irabazlearengandik 57 segundora helmugaratu dira Bauke Mollema, Santiago Buitrago, Wilco Kelderman eta Lucas Hamilton. Tropelak lasaitasunez hartu du etapa, eta Oldanirekiko 9'08"ra gurutzatu du helmuga. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon.

Giroko etapa luzeenak mugimendu asko izan ditu hasieratik. Lehen ihesaldi saiakeran Van der Poel egon da, baina tropelak ez dio aurrera egiten utzi. Ondoren, David de la Cruz eta Jorge Arcas saiatu dira tropeletik alde egiten, baina alferrik. Azkenean, 65 kilomtroa gainditu ostean osatu da ihesaldia.

Tropeletik 22 gizonek alde egin dute, eta hasiera baten han sartu da Van der Poel. Magnus Cort, Taaramae eta Mollema ere, besteak beste, bertan egon dira. La Collettako igoeran Lorenzo Rotak jo du erasoa, eta zuloa ireki du; jaitsieran, ordea, Oldanik eta Leemreizek bat egin dute Rotarekin. Atzetik, Kelderman, Buitrago, Hamilton eta Mollema saiatu dira lasterketa buruan ibili den hirukotearekin bat egiten, baina ez dute helburua lortu. Azken kilometrora abantaila nahikoarekin iritsi da hirukotea, eta Oldanik eskuratu du garaipena.

Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Juan Pedro Lopezek. Espainiarrak 12 segundoko abantaila du Richard Carapaz eta Joao Almeida txirrindulariekiko.

12. etapako sailkapena:

1 - OLDANI Stefano (Alpecin-Fenix) 4:26:47

2 - ROTA Lorenzo (Intermarche) d. b.

3 - LEEMREIZE Gijs (Jumbo-Visma) + 2"

4 - MOLLEMA Bauke (Trek - Segafredo) + 57"

5 - BUITRAGO Santiago (Bahrain - Victorious) d. b.

6 - KELDERMAN Wilco (BORA) d. b.

7 - HAMILTON Lucas (BikeExchange - Jayco) d. b.

8 - VENDRAME Andrea (AG2R) + 1'44"

9 - TAARAMÄE Rein (Intermarché) + 1'49"

10 - EENKHOORN Pascal (Jumbo-Visma) + 2'55"

Sailkapen nagusia:

1 - LOPEZ Juan Pedro (Trek-Segafredo) 46:43:12

2 - CARAPAZ Richard (INEOS) + 12"

3 - ALMEIDA João (UAE) d. b.

4 - BARDET Romain (DSM) + 14"

5 - HINDLEY Jai (BORA) + 20"

6 - MARTIN Guillaume (Cofidis) + 28"

7 - LANDA Mikel (Bahrain-Victorious) + 29"

8 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) + 54"

9 - BUCHMANN Emanuel (BORA) + 1'09"

10 - BILBAO Pello (Bahrain-Victorious) + 1'22"

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena