Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

13. etapa

Romain Bardetek Italiako Giroa utzi du

Agentziak |EITB MEDIA

Frantziarra laugarren zen sailkapen nagusian, Juan Pedro Lopez liderrarengandik 14 segundora. Ostegunean gaixotu zen eta gau txarra pasa du.

  • Romain Bardet, 2021eko Espainiako Itzulian

    Romain Bardet, 2021eko Espainiako Itzulian. Argazkia: Efe.

Romain Bardet frantziarrak (DSM) Italiako Giroa uzteko erabakia hartu du gaixotasun baten ondorioz. Frantziarra laugarren zen sailkapen nagusian.

Bardetek urdaileko arazoak izan zituen ostegunean Genovan amaitutako etapan. Orduek aurrera egin ahala gero eta okerrago sentitu da eta 13. etapan bizikletatik jaisteko erabakia hartu du.

"Triste gaude Romain Bardetek Giroa utzi duela iragarri behar dugulako. Atzoko etapan gaixotu ostean, gau txarra pasatu du eta ahalegin guztiak egin dituen arren, ez dago lasterketan jarraitzeko moduan", azaldu du DSM taldeak ohar batean.

Bardetek Alpeetako Tourra irabazi du aurten, eta laugarren zen Giroko sailkapen nagusian, Juan Pedro Lopez liderrarengandik 14 segundora. Bardeten erretiroaren ondorioz, Mikel Landa seigarren da orain sailkapenean, eta Pello Bilbao, aldiz, bederatzigarren.