Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

16. etapa

Jan Hirtek irabazi du Giroko etapa nagusia

I. G. | EITB Media

Mikel Landa, Hindley, Carapaz eta Valverde txirrindulariekin batera iritsi da helmugara. Richard Carapazek maglia arrosa mantentzea lortu du. Landak laugarren jarraitzen du, baina hirugarren den Almeidarengandik gertuago.

  • Jan Hirt

    Jan Hirt, Giroko 16. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Jan Hirtek (Intermarche Wanty Gobert Materiaux) irabazi du Italiako Giroko 16. etapa, astearte honetan (maiatzak 24) Salo eta Aprica artean egin dena, 202 kilometroko ibilbidearekin. Richard Carapazek (Ineos Grenadiers) lidergoari eutsi dio, baina hiru segundora gerturatu zaio bigarren den Jai Hindley (BORA-hansgrohe).

Hirtek Santa Cristinako igoeran, etapako azken mendatean, jo du erasoa eta txekiarrarekin batera ibili diren ihesaldiko kideak, Alejandro Valverde (Movistar), besteak beste, atzean utzi ditu. Ihes eginda iritsi da azken metroetara, eta garaipenak ez dio ihes egin. Thymen Arensman (DSM) saiatu da Hirt harrapatzen, baina garaileak baino zazpi segundo beranduago gurutzatu du helmuga, bigarren postuan.

Etapako hirugarren posturako jokoan ibili dira Carapaz, Mikel Landa (Bahrain Victorious), Valverde eta Hindley; azken honek eskuratu du hirugarren postua, lau segundoko gain-saria jasota. Carapaz laugarren izan da, Valverde bosgarren eta Landa seigarren. Joao Almeida (UAE Emirates) laukotearekiko 14 segundora helmugaratu da.

Etapan zehar, tropelean Bahrain Victorious ibili da lanean. Landaren eta Pello Bilbaoren taldeak erritmo gogorra jarri du, eta, azkenean faboritoen artean diferentzia handirik egon ez den arren, Mikel Landa sailkapen nagusiko hirugarren postutik gertuago dago. Landa eta Pello kateatu egin dira Santa Cristinako igoeran, eta Gernika-Lumokoa lurrera joan da. Horrek erritmoa moztu die, baina biek aurrera jarraitu ahal izan dute.

Richard Carapaz dago sailkapen nagusiko lehen postuan, eta hiru segundoko abantaila du bigarren den Jai Hindleyrekiko. Joao Almeida da hirugarren 44 segundora, eta Mikel Landa laugarren da liderrarekiko 59 segundora.

16. etapako sailkapena:

1 - HIRT Jan (Intermarche) 5:40:45

2 - ARENSMAN Thymen (DSM) + 7"

3 - HINDLEY Jai (BORA) + 1'24"

4 - CARAPAZ Richard (INEOS) d. b.

5 - VALVERDE Alejandro (Movistar) d. b.

6 - LANDA Mikel (Bahrain-Victorious) d. b.

7 - KÄMNA Lennard (BORA) + 1'38"

8 - ALMEIDA João (UAE) d. b.

9 - NIBALI Vincenzo (Astana) + 2'06"

10 - CARTHY Hugh (EF Education) + 2'13"

11 - BILBAO Pello (Bahrain-Victorious) + 3'23"

Sailkapen nagusia:

1 - CARAPAZ Richard (INEOS) 68:49:06

2 - HINDLEY Jai (BORA) + 3"

3 - ALMEIDA João (UAE) + 44"

4 - LANDA Mikel (Bahrain) + 59"

5 - NIBALI Vincenzo (Astana) +3'40"

6 - POZZOVIVO Domenico (Intermarche) + 3'48"

7 - BILBAO Pello (Bahrain) + 3'51"

8 - BUCHMANN Emanuel (BORA) + 4'45"

9 - HIRT Jan (Intermarche) + 7'42"

10 - VALVERDE Alejandro (Movistar) + 9'04"